top of page

ERLEEN, LOREEN ETA ERLEZAINTZAREN

ARTE ETA ZIENTZIA

EZKURDI MUSEOA

EZKURDI musea, erlezaintza lanetan dabilen enpresa bat da. Eltson dago, Ultzamako bailarako herri batean (Nafarroa), eta bere izena kokatua dagoen etxetik dator.

Proiektua erleen inguruan sortua dago, beraien polinizazio eta biodibertsitate zerbitzuekin, eta denboran zehar beraien eta gizakien artean eman den erlazioaren ikerketa etnografikoarekin. 

Egunero erleen, eztiaren, loreen, polenaren eta beste erlezaintzako beste alderdien ikerketa lanak egiten ditugu gure erlezaintza laborategian .

EZKURDI MUSEORA bisita gidatuak egiten ditugu. Bertan modu hezitzaile eta atsegin batean ERLEEN, LOREEN ETA ERLEZAINTZAREN ARTE ETA ZIENTZIA ezagutu daiteke. 

 

Bisita gidatua bukatzerakoan edo gure etxera eztia erostera etortzerakoan, Nafarroako gure ezti gordin desberdinen eta erlauntzako beste produktuen dastaketak egiten ditugu. Zuzeneko salmentarako ez da beharrezkoa aldez aurretik abisatzea.

Eltso Ultzamako bailaran dagoen herri txiki eta lasaia da. 

Ultzamako bailarari, bere izena zeharkatzen duen ibaiak ematen dio. Interes kulturala eta arkitektonikoa duten 14 herrik osatzen dute. Bailara osoa pagondo eta hariztiek osatzen duten ingurune natural batez eta ohizko abelzaintzarako erabiltzen diren belardietaz inguratuta dago.

bottom of page